XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); nola egin zituen jakin nahi nuen.

Hark zera esan zidan, Ejertzizioak ez zituela denak erabat egin.

Bere ariman nabaritzen zituen gauza batzuk eta onerako zirela aurkitzen zituenak, besteen onerako ere izan zitezkeela iruditzen zitzaiola eta horrela idatzi egiten zituela, hala adibidez: kontzientzia aztertzekoa lerro kera hartaz, etab.

Elekzioak, berezi, Loiolan atera zituela esan zidan, hanka batetik gaiso zegoenean izandako espiritu eta pentsamentuen ezberdintzatik.

Eta Konstitutioez arratsaldean hitzegingo zidala esan zidan.

Egun hartan bertan, afaldu baino lehen, deitu egin zidan; bere barruan ohi baino bilduago dagoen pertsonaren antza zeukan, eta aitortza bezalako zerbait egin zidan; haren mamia hau zen: gauzok zeinen asmo lainoz kontatu zizkidan azaldu zidan, ziur zegoela egia besterik ez zuela kontatzen.

Eta irain asko egin zuela gure Jaunaren aurka hura serbitzen hasi zenez geroztik, baina ez zuela behin ere bekatu astunik egin; aitzitik, gero eta debozio haundiagoa zuela, hau da, gero eta errezago aurkitzen zuela Jainkoa, eta orain bere bizi guzian baino errezago.

Eta beti Jainkoa aurkitu nahi zuen ordu eta unean aurkitu egiten zuela.

Eta orain ere askotan izan zituela bisioak, batez ere gorago esandakoetakoak, Kristo eguzki bezala ikustearena, etab.

Eta hori garrantzizko gauzak eskuartean zeuzkanean maiz gertatzen zitzaiola, eta hark sendotu egiten zuela, etab.